Azken ordua: Iheslariek konponbidean parte hartu behar dutela aldarrikatu dute Aniztasunaren denda-ostea Gero harritu Berriro Xarrak Gure Esku Dago Kontuz Oharra Noian aldeko Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitateari Lehendakari ezkongabea Europako 'navajoak' eta Wert
feeds
Entzun zuzenean!

Azkenekoak

Aza. 17, 2012

Txingudi ikastolak 50 urte

img/la_foto1_2.JPG
Entzun Jeitsi

1962an sortu zuen Txingudi Ikastola izango zena irundar talde batek. Irungo Ikastola izena jarri zioten, eta garbi izan zuten hasieratik, nahiz eta testuinguru zailean lanean hasi, euskarazko hezkuntza nahi zutela hirian, baina dena ez zela mugatzen ikastola baten hezkuntza egitasmora. Egitasmo zabalagoa landu nahi zuten, kulturarekin edo ingurumenarekin lotutakoa ere. Ordutik, 50 urte geroago, gauzak asko aldatu dira, eta 1.500 ikasle ditu Txingudiren egitasmoak. Hala, 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekimen egingo dituzte ikastolakoek datozen hilabeteetan, lehena, igandean: Irungo Hiria XLIV. Krosean ikastetxeari keinua egingo diote. Baina orain Txingudin daudenek garbi dute ere hastapeneko helburuak ez dituztela ahaztu behar.

Info+ erlazionatua: EDU ZABALA eta AIORA BERISTAIN “Hezkuntzan Geu Eragile” taldea Urgentziazko egoera Irunen.

close