Last minute: Demokrazia zuzena, praktikan "Gehiengoaren nahia denboran mantentzea da prozesu hauetako giltza" Arrankudiagan egingo dute bihar independentziari buruzko bigarrena Heziberri, LOMCEren egituran Gizarte eta kultur eragileek bat egin dute Ziburuko manifestazioarekin Etxean dira Loiolako bostak Iñaki Arriolaren (PSE-EE) aurkako auzia, artxibatuta EH Bilduk ziurtatu du PPri ez diola "arnasa emango" Uriarte: "Kontsumitzaileak dio medio bat estrategikoa den" Patxi, komunista!
feeds
Listen live!

Latest

April 6, 2013

Urrutiegi gelditu da Real Union

img/amorebieta.jpg

FUTBOLA
AMOREBIETA 2-2 REAL UNION
AMOREBIETA: Etxebarrieta, Larreategi, Alaña, Larruzea (Teo, 57′), Odei, Altuna, Aldalur, Iñigo (Armán, 57′), Urko Arroyo, Goikoetxea eta Muniozguren.
REAL UNION: Villanueva, Piette, Andriu, Herreros, Toño Vázquez, Kijera, Valín, Albistegi, Moscardó (Chuchi, 94′), Angulo (Chupe, 75′) eta Juan Domínguez (Gabarain, 92′).

Aurreko jardunaldian bezala, larunbateko partidan ere azken txanpan jaso zuen Unionek berdinketaren gola. Zailena egin zuten txuribeltzek Urritxen, kontrako markagailuari buelta ematea lortu baitzuten. Ander Alañak sartu zuen arratsaldeko lehenengo gola, ordu laurdena bete aurretik Amorebietari abantaila emanez. Horrek kanpoko taldea iratzarri zuen eta 34. minutuan, Juan Domínguezek banakoa jarri zuen, Anguloren erdiratzea baliatuz. Bizkaitarrak berak atera zuen korner batetan, Andriuk bigarrena sartu zuen txuribeltzentzat, aldageletarako bidea hartu aurretik. Hamar minututan irauli zuen markagailua Unionek.
Bigarren zatian, partida erabakitzeko aukerak izan zituen Unionek kontraerasoan. Moscardó izan zen protagonista abagunerik garbienean, baina baloia zutoinera bidali zuen. Hortik aurrera, etxekoak nagusitzen hasi ziren. Partida bukatzeko bederatzi minuturen faltan, Aldalurrek aldaratzea jaso eta jaurtiketa bikaina egin zuen, baloia irundarren atean sareratzeko. Hiru puntuak ere eskuratu ahal izan zituen Amorebietak, baina Villanuevak azken momentuko hondamendia saihestu zuen. Berdinketak, hala ere, play off-etik asko urrundu du Real Union. Postu bat galdu du eta zortzigarren dago orain, laugarren dagoen Lleidarengandik zortzi puntura. Talde kataluniarra izango da Stadium Galeko hurrengo bisitaria.

close