Wert Hezkuntza Ministroaren Erreformari beldur
Kezka handia sortzen ari da Hego Euskal Herrian Espainiako Gobernuaren hezkuntza erreformak izan dezaken eraginak. D eredua kolokan egon daiteke hezkuntza ministroak hartu nahi dituen neurriekin. Hizkuntzen parekotasuna bilatu behar dela dio, eta ezin dela espainola hezkuntzatik kanpo utzi. Bide horretan euskararen garrantzia ttipituko litzateke, kurrikulum akademikoan hirugarren mailako irakasgai bihurtuz. Imanol Igeregi Ikastolen Elkarteko zuzendariarekin hitz egin dugu honen inguruan








