Antxeta Irratia
Pausumedia
Proiektuak
Psilocybe Irratia
2013-03-13 - Gonekin Ero Bero
Ainara Santamaria, Maitasun erromantikoaz hitzegingo dugu. ‘Ikasketa feministak eta generokoak’ masterraren baitan, musikagintza eta maitasun erromantikoa aztertu ditu Ainara Santamariak, Hesian taldea adibide gisa hartuta.
Info+ erlazionatua: 2013-04-25 - Gonekin Ero Bero Gonekin Ero Bero 2012-11-20
2013-03-12 - Mundu Hotsak
Gaurkoan, Chavezen heriotzaren inguruko egoera deskribitu digu Mikel Aramendik. Horretaz gain, Mundubatek antolatutako zine zikloaren inguruan hitz egin dugu eta Amnistia Internazionala zein Askapenaren tarteak izan ditugu ere.
erlazionatua: 2011-11-21 - Mundu Hotsak 2011-12-20 - Mundu Hotsak
Chavezen ondorengoa
Chavezen heriotzaren ondoren, Venezuelak bizi duen egoera deskribitu digu Mikel Aramendik.
erlazionatua: 2013-03-12 - Mundu Hotsak Chavezek irabazi ditu hauteskundeak Venezuelan
Amnistia Internazionalaren kronika
Germaine Bleziok hainbat kontu ekarri dizkigu gaurkoan: Arabia Saudiko emakumeen egoera aztertzen duen, Wadjda filmea eta Frantziako Rom populazioaren bazterketa besteak beste.
erlazionatua: 2012-06-27 - Mundu Hotsak 2012-12-12 - Mundu Hotsak
2013-03-12 - Pediatria kronika
Maribel gartziak gaurkoan hiperaktibitatearen inguruan hitzegin digu.
erlazionatua: 2013-02-12 - Pediatria kronika 2013-02-12 - Pediatria kronika
Zaborren kudeaketa
Gatazka handia dago aspaldidanik Gipuzkoan zaborren kudeaketaren inguruan. Gaurkoan, Bilduko zinegotzia den Oinatz Mitxelenarekin, gatazka honen jatorria eta bilakaera ezagutu nahi izan dugu. Aldi berean, koalizio honetik proposatzen dituzten alternatibak aurkeztu dizkigu.
erlazionatua: ZERO ZABOR taldeak Mundu Mob izeneko ekimena burutuko du Irungo Zabaltza Plazan.
Elikadura burujabetzari buruzko I. zine ziklo dokumentala
Martxoaren 6, 13 eta 20an, Koldo Mitxelenan, burutuko du Mundubat GKEk nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabetza landuko dituen Donostiako I. Zine Ziklo dokumentala. Honen inguruan aritu zaigu Ilazki Gainzak.
erlazionatua: 2011-11-21 - Mundu Hotsak 2011-12-20 - Mundu Hotsak
Egungo testuen corpusa
Euskara Institutuak garatu berri duen Egungo Testuen Corpusa aurkeztu digu Patxi Gaztelumendik.
Kiroletik saioa 2013/03/11
Gaur asteburuko emaitzak emateaz gain, Real Union Bko Inigo Urbietaren eta Javi Garmendiaren hitzak entzun ditugu. Gainera, Bidasoa-Ereintza derbiari begira, Oreretako taldean jokatzen duen Jon Vazquez irundarrarekin elkarrizketa izan dugu.
erlazionatua: Helburua bete du Hondarribiak Bartzelonako estreinaldian Hondarribiak eta Union Bk ez dute denboraldia nahi bezain ondo bukatu








