Auzohotsak
Eskualdeko zein kanpoko auzoen problematikak aztertu genituen Auzohotsak irratsaioan 2010-2011 kurtsoan.
2011-06-23 - Auzohotsak
Bidasoaldeko sumilduekin solasaldia izan dugu saioaren lehen zatia. Ondoren, Zintzilik Irratiaren eskutik, Gazte1+ez! ekimenaren berri izan dugu. Siroka taldeak ETB izandako zentsuraz mintzatu gara eta San Martzialetan, presoekiko elkartasuna adierazteko deialdiak gogoratu ditugu. Azkenik, Krixixa atala izan dugu.
2011-06-20 - Auzohotsak
Gaurkoan, Bidasoa Attak festibalaren inguruan mintzatu gara. Bestetik, kAHTeak txikitu! ekimena izan dugu hizpide.
2011-06-10 - Auzohotsak
Hianbat gai gaurko saioan: Galeria 33 arte galeriaren irekiera, Kutxi 103, Gasteizko okupatutako etxearen desalojo mehatxua, Sinde legearen aurkako protesta Donostian, Askapenak antolatutako Arabiar herrialdeen matxinaden inguruko jardunaldia eta Krixixa, sozioekonomiaren inguruko atala.
2011-05-27 - Auzohotsak
Jangeletako langileen grebaz aritu gara langileetako batzuekin hain zuzen. Bestetik, ekainak 4an ospatuko den elkartasun gauaren inguruan hitz egin dugu eta Donostiako M-15ko mugimenduko hainbat testigantza entzun ditugu. Azkenik, Krixixa, sozioekonomiaren inguruko atala izan dugu.
2011-05-20 - Auzohotsak
Bidasoa Attak, bidasoaldeko punk taldeen kontzertu festibalaz aritu gara. Bestetik, Gijoneko Alambique elkartea ezagutu dugu eta Hendaiako Maiatzaren antzerkiaz mintzatu gara. Horretaz gain, Krixixaren 3. atala.
2011-05-13 - Auzohotsak
Gai anitz izan ditugu gaurkoan: Lakaxitan antolatutako Ramon Duranen liburuen aurkezpena eta Irungo okupazio mugimenduaren bilakaerari buruzko tertulia, Oreretako Mikelazulo kultur etxean antolatzen duten Zine Txiroa eta Klown ikastaroa Irunen. Bestetik, Krixixa atalaren 2. saioa izan dugu.
2011-05-06 - Auzohotsak
Hainbat gai jorratu ditugu gaurko saioan: Hondarribitik Superportuaren aurkako kanpainaren berri izan dugu gazte asanbladako kiden baten bidez, Irungo Bilgune Feministak antolatzen duten 3. argazki lehiaketaz aritu dira eta Hecho en casa antzerki konpainiari buruzko erreportaia entzuteko parada izan dugu. Bestetik, atal berria aurkeztu dugu: Krixixa, sozioekonomiari buruzko saioa, Antxeta ...
2011-04-21 - Auzohotsak
Hainbat gai izan ditugu gaurko saioan. Irungo Bilgune Feministak 3. urtez antolatu duten argazki lehiaketa aurkeztu du, Meakako bileren inguruan aritu gara Meakako auzo elkarteko kide batekin, Afrika zabaldu zine zikloaz mintzatu gara eta Bizitoki egitasmoko partaide den Bittor elkarrizketatu dugu.
2011-04-15 - Auzohotsak
Hainbat gai jorratu ditugu gaurko auzohotsak saioan: lehenik eta behin Jaionaren inguruan mintzatu gara. Bestetik, Andrea Rottin eta Sabot Lakaxita Gaztetxean jo zuten kontzertuaren berri eman dugu eta Afrikako argiak argazki erakusketaren egileari elkarrizketa egin diogu.
2011-04-11 - Auzohotsak
Jaizkibel aldera joan gara gaurkoan bertan antolatutako bi ekimenen berri emateko. Alde batetik, Hondarribiako gazte asanbladak deitutako superportuaren aurkako mendi garbiketa eta bestetik, presoen aldeko mendi martxara. Bestetik, Logroñoko bi auzo eta bertan eramaten ari diren borrokak ezagutu ditugu.








