Azken ordua: Indarkeriaren dialektika Borroka berri baten loraldia Adegiren prepotentziaren aurrean, metala borrokan Inkesta! Harrizko Printzipalak Euskararen 'patua' Lady Fest Red Electrica Españolaren inposizioaren kontra ETA desegin arte erne segitu behar dela esan dio Espainiak Frantziari
feeds
Entzun zuzenean!

Irratsaioak

Azkenekoak

Herrihotsak

img/herri_2.jpg

Herri mugimenduen irratsaioak.

Elkarrizketak, erreportaiak edo kolaborazioak entzun!

2010-2011

Antxetamina

Gonekin Ero Bero

Mundu Hotsak

Txingurri Hotsak

Mar. 7, 2012

2012-03-07 - Mundu Hotsak

Entzun Jeitsi

Honduraseko egoera sozio-politikoaz aritu gara Artzea euskal kazetariarekin. Sahara Marathoian ibilitako Gregoriok elkartasun ekimen honen inguruan mintzatu zaigu. Amnistia Internazionalaren atalan, hainbat emakumeen aldeko ekimen aurkeztu dizkigute eta Argentinako martxoak 8ko ekimen eta aldarrikapenen inguruan eta, baita, Malbina irlen gatazkaren inguruan aritu gara ere.

erlazionatua: Martxoak 8 Argentinan eta Malbina irlak Amnistia Internazionala: emakumeen eskubideen alde

Mar. 6, 2012

2012-03-06 - Gonekin Ero Bero

Entzun Jeitsi

Gaurkoan asteburuan Leitzan burutu ziren topaketa feministen inguruan aritu gara, bertan eman ziren tallerren inguruko erreportai bat izan dugularik ere. Bestalde Euskal Herrian zehar martxoaren 8aren inguruan antolatu diren ekimen ezberdinen berri eman dugu.

Mar. 5, 2012

2012-03-05 - Txingurri Hotsak

Entzun Jeitsi

Donostialdeko kontsumo taldeko baserritarra den Joxerrarekin hitz egin dugu bere proiekturaren inguruan. Bestetik, Auzolan ekimeneko Gorkak txanpon sozialaren mintegiaz eta Jalgi Hadi aldizkariaz mintzatu zaigu. Sendabelarren atalan pasiflora aurkeztu digute.

erlazionatua: 2012-03-19 - Txingurri Hotsak 2012-03-26 - Txingurri Hotsak

Mar. 3, 2012

2012-03-03 - Antxetamina

Entzun Jeitsi

Iepe Gaztiak!! Gaurkoan Beran antolatu duten eskualdeko gazte egunari tartetxo bat eskaini diogu, JonMikel izan dugu eta hizketa lagun Antxetako lankide den Aitorrek eginiko elkarrizketan. Horren ostean Euskal Herrrriarekiko elkartasun astera joan gara italiara, eta amaitzeko Dornaku ibiltariarekin Leitzaraino joan gara, Emakume Abertzaleen Topaketetara.

TWITTER DAUKAGU, BERAZ KOMENTATU!!! http://www ...

Ots. 29, 2012

2012-02-29 - Mundu Hotsak

Entzun Jeitsi

RASDen deklarazioaren 36. urteurrenaren harira, Saharen egoeraz eta Euskal Herrian herri horrekiko dauden elkartasunaz aritu gara. Askapenaren atalan, Euskal Herriarekiko nazioarteko elkartasun asteaz hitz egin dugu. Azkenik, Bartzelonako ikasleen mobilizazioetaz aritu gara Andonirekin.

erlazionatua: Bidasotarrak Saharan: elkartasun brigadak. 2012-01-18 - Mundu Hotsak

Ots. 28, 2012

2012-02-28 - Gonekin Ero Bero

Entzun Jeitsi

Dornakuk indarkeri sexista pairatu duten emakumeei eskoltak jartzearen inguruan mintzatu zaigu. Bestetik Garaipen elkartea ezagutu dugu eta Martxoak 8ren inguruan prestatzen ari dituzten ekintzen inguruan aritu gara. Bilgune Feministak antolatzen dituen topaketetaz ere mintzatu gara eta kultur gomendioak izan ditugu.

erlazionatua: Garaipen emakumeen elkartea

Ots. 27, 2012

2012-02-27 - Txingurri Hotsak

Entzun Jeitsi

Trenaren lagunak Ficoban antolatutako AHTren aldeko ekimena salatu dugu. Bestetik, makroespetxeetaz hitz egin dugu Salhaketako Cesar Manzanoren hitzaldi baten bitartez. Azkenik, Mikel Alvarezek Val di Susako AHTren aurkako borrokaren azken gertakarien berri eman digu eta tartakadaren aferaren epaiketaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

erlazionatua: AHT: Val di Susa eta tartalarien aurkako epaiketa Garapenzalekeriaren kronika: AHTren aurkako ekimenak

Ots. 22, 2012

2012-02-22 - Mundu Hotsak

Entzun Jeitsi

Mundubateko Ramonekin Honduraseko egoera sozio-politikoaz eta GBEk egiten duen lanaz mintzatu gara. Andonik hurrengo astean, Bartzelonan egongo den lan uzteetaz mintzatu zaigu eta azkenik, AIren atalan, ekialdeko hurbileko hainbat gertakari ekarri dizkigu Germainek.

erlazionatua: 2011-11-16 - Mundu Hotsak Mundubat: Guatemala

Ots. 21, 2012

2012-02-21 - Gonekin Ero Bero

Entzun Jeitsi

Gaurkoan berri sailean interneten bogan dagoen fenomeno batetaz aritu gara, ñqkilqtweko tutorialak.
Ondoren Beatriz Gineno Izan dugu idatzi duen liburuaren inguruan mintzatzen La Prostitución deiturikoa.
Eta anaitzeko kultur gomendioak.

erlazionatua: Prostituzioa: deusestatzea ala arautzea? 2012-05-09 - Gure Kunka

Ots. 20, 2012

2012-02-20 - Txingurri Hotsak

Entzun Jeitsi

Agroekologiaren bilakaeraz hitz egin dugu gaurkoan. Bestetik, sendabelarren atalan melisa aurkeztu digute eta pate bejetarianoak egiteko hainbat errezeta eman ditugu.

erlazionatua: Agroekologia jardunaldiak 2012-04-23 - Txingurri Hotsak

close