2010-2011
Antxetamina
Gonekin Ero Bero
Mundu Hotsak
Txingurri Hotsak
2012-01-10 - Gonekin Ero Bero
Ibai Pujanak Urtxintxa eskolarekin bat ekoiztutako "Egunon Printzesa" laburmetraiaren inguruan mintzatu gara. Bestetik, Dornakuk titi inplanteen inguruan aritu zaigu. Kultur gomendioak ere izan ditugu.
erlazionatua: 2011-11-15 - Gonekin Ero Bero Egunon Printzesa
2012-01-09 - Txingurri Hotsak
Katalunyako kooperatiba integralaz hitz egin dugu Gorkarekin.. Iparraldeko Abiadura Handiko Linearen aurka dagoen Herri Elkargoaren lehendakariari egindako elkarrizketa izan dugu. Sendabelarren atala eta Lakaxita Gaztetxeko jantoki beganoa izan ditugu hizpide saioaren azken zatian.
erlazionatua: 2012-02-06 - Txingurri Hotsak 2012-04-30 - Txingurri Hotsak
2012-01-07 - Antxetamina
Aupa gaztiak!! Gaur urte berriko lehen saioa eskaini dizuegu, gaurkoan gainera Hondarribiko Gazte asanbladako kide den Ilargirekin mintzatu gara beraien Gaztetxe bilaketaz informatzeko. Ondoren Unai Eizagirre musikariarekin egon gara eta zuzeneko saioa eskaini digu, beretaz hitzegiteaz gainera. Aio!!
erlazionatua: 2012-03-17 - Antxetamina Hondarribiko gazte asanbladak 4. Umeen eguna antolatu du, aurtengo gaia: Zero Zabor.
2012-01-03 - Gonekin Ero Bero
Chavela Vargasen musika eta bizitza ezagutu ditugu gaurko saioan.
2011-12-31 - Antxetamina
Kaixo antxetamineroak, gaur ere urte zahar egunenan ementxe gaituzue urteko errepaso bat eginez. Lehenik eta behin gure urtebeteko esperientzia eta irratisaioak errepasatu ditugu, ondoren Arkaitzekin helkarrizketatu gara Ekaitz Samaniego gaztearen egoeraz berri izateko, eta Ibinkarekin konexio egiten alegindu gara. Amaitzeko arratoitxoari ere dizdira atera diogu. Urte berri on!!!
2011-12-29 - Gonekin Ero Bero
Nagore Somoza dantzari irundarra izan dugu gurekin gaurkoan. Horretaz gain, hainbat berri komentatu ditugu.
2011-12-20 - Mundu Hotsak
Mundubateko kidean den Eneko, Palestinako nekazal mugimenduaz aritu zaigu. Katalunyako kooperatiba integralaren berri eman digu Gorkak. Azkenik, Argentinatik Berasak, korralitoaren 10. urteurrenaz mintzatu zaigu.
erlazionatua: 2012-02-01 - Mundu Hotsak Mundubat: Palestinako nekazariak
2011-12-20 - Gonekin Ero Bero
Hainbat kultur gomendio ekarri ditugu gaurko saio berezian. Emakume artistek egindako lanak aurkeztu ditugu.
erlazionatua: Camel Arioui, Hendaiako kultur sasoia irekitzen du Martxoko kultur agenda Irunen.
2011-12-19 - Txingurri Hotsak
Gaurkoan, azpiegituren aurkako eta lurraldearen defentsan, otsailan burutuko den manifestazioaren inguruan mintzatu gara. Bestetik, Gorka izan dugu telefonoan. Mugitu mugimenduko kideak Barcinari tartakada bota zuenetako bat izan zen eta ekintza horren inguruan aritu zaigu.
erlazionatua: Garapenzalekeriaren kronika: AHTren aurkako ekimenak 2011-11-21 - Txingurri Hotsak
2011-12-17 - Antxetamina
"Eguerdion Antxetamineroak!!! Gaur astero bezala elkarrizketa interesgarriekin etorri gara zuen jakinmina hasetzera, lehenik eta behin Irungo Gaztetxeko kide den Doxa-rekin mintzatu gara Gaztetxeak gaur goizen antolatu duen futbol txapelketaren arira. Honen ostean Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatu duen prentsarrurrekoaren azalpena ere izan dugu, eta amaitzeko Iruñeako Euskal Jai Gaztetxearen historian murgildu ...








