2010-2011
Antxetamina
Gonekin Ero Bero
Mundu Hotsak
Txingurri Hotsak
2011-05-07 - Antxetamina
Gaurkoan berriak eta agendaz gain, auteskundeak hurbil ditugunez, bai eta Bilguren legalizazioa ostegunean jakin zen, Irungo zerrenda burua den Oinatzekin hitz egin dugu. Horren ostean, Rata de dos patas saria jende askori banatu diogu.
2011-05-06 - Auzohotsak
Hainbat gai jorratu ditugu gaurko saioan: Hondarribitik Superportuaren aurkako kanpainaren berri izan dugu gazte asanbladako kiden baten bidez, Irungo Bilgune Feministak antolatzen duten 3. argazki lehiaketaz aritu dira eta Hecho en casa antzerki konpainiari buruzko erreportaia entzuteko parada izan dugu. Bestetik, atal berria aurkeztu dugu: Krixixa, sozioekonomiari buruzko saioa, Antxeta ...
2011-05-05 - Mundu Hotsak
Kolonbiako sindikalista bat izan dugu gurean gaurkoan. Berarekin, Kolonbiako zein Latinoamerikako egoeraz mintzatu gara. Bestetik, Andonik Bartzelonako mugimendu sozialen berri eman digu bertatik.
2011-05-04 - Txingurri Hotsak
Hainbat gai jorratu ditugu gaurko saioan: irakaskuntzan ospatuko den AHTren aurkako eguna, maiatzaren 5ean, lurraren nazioarteko eguna, hondarribian antolatutako superportuaren aurkako umeen eguna eta AHTko Nafarroako lanei jarri dieten helegitea.
2011-05-03 - Luxu eta maitasun hotsak
LGTB mugimenduaren saioa. -------------------------------------------------------------------------------------------------------- Emission LGTB.
2011-04-30 - Antxetamina
Kaxo entzule maitea, lehengo asteko parentesiaren ostean, gaurko saio potente etorri zaigu. Lehenik eta behin berriak eta agenda, gero Matxinsalto egunaz mintzatu gara gu bertan egon gineralik. Jarraian Maialen eta Ekaitz egon dira beraiek Hendaitz eta UGAko kide direlarik, amaitzeko gure arratoitxoa ere izan dugu betiko moduan.
2011-04-21 - Mundu Hotsak
Gaurkoan, Saharako Tizla herriko alkatea izan dugu gurean. Oiartzunen gonbidapenaz etorri eta bere bidaiaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Horretaz gain, Saharako egoeraren inguruan mintzatu zaigu. Bestetik, nazioarteko berriak eta web orri interesgarrien gomendioak izan ditugu.
2011-04-21 - Auzohotsak
Hainbat gai izan ditugu gaurko saioan. Irungo Bilgune Feministak 3. urtez antolatu duten argazki lehiaketa aurkeztu du, Meakako bileren inguruan aritu gara Meakako auzo elkarteko kide batekin, Afrika zabaldu zine zikloaz mintzatu gara eta Bizitoki egitasmoko partaide den Bittor elkarrizketatu dugu.
2011-04-20 - Txingurri Hotsak
Gaurkoan baratzari buruzko atalan, landareen asoziazioan inguruan mintzatu gara. Bestetik, Bizitoki egitasmoko Bittor elkarrizketatu dugu eta Etxaurin burututako, elikagai subirautasunaren inguruko jardunaldien inguruan mintzatu gara, Juanmarekin.








