Mundu Hotsak
Nazioarteari buruzko irratsaioa euskeraz. GKE eta eragile internazionalisten kolaborazioekin eta munduko eskualdeen kronikekin besteak beste.
2013-04-29 - Mundu Hotsak
Denboraldiko azken saioan Balkanen inguruan aritu gara luze eta zabal Juan Etxenikerekin. Bestetik, Mikel Aramendik Excelgate auzia azaldu digu.
2013-04-10 - Mundu Hotsak
Gaurkoan, Ipar eta Hego Korearen arteko gatazkaz aritu gara Mikel Aramendiren eskutik. Bestetik, Askapenako kolaborazioa izan dugu: Venezuelako hauteskundeak eta preso politikoen nazioarteko eguna aipatu dizkigu Fakunek. Martxelo Diazen nazioarteko iritzi zutabea izan dugu ere. Guztia, Margaret Thatcherri antiomenaldi musikalaz lagundua.
erlazionatua: Neoliberlismoaren gora beherak Presoen aldeko giza katea
2013-03-27 - Mundu Hotsak
Gaurkoan, Zipreko krisiaren harira, herrialde hau ezagutzeko parada hartu dugu. Bestetik, Euskal Herriarekiko elkartasun asteaz aritu gara, Gazta zati bat dokumentalaren inguruko erreportaia entzun dugu Radio Kulturaren eskutik eta Mikel Aramendiren nazioarteko iritzi zutabea izan dugu.
erlazionatua: 2012-04-11 - Mundu Hotsak 2012-05-16 - Mundu Hotsak
2013-03-20 - Mundu Hotsak
Gaurkoan, Anitzak ekimenak arrazismoaren aurka deitutako manifestazioaren berri eman dugu. Bestetik, Chavezen heriotzaren harira LAB Nazioarteko kide den Igor Urrikoetxeak, Latinoamerikak bizitako bilakaerari buruzko hausnarketa ekarri digu. Azkenik, Askpenaren Saharako brigadaraz aritu gara.
2013-03-12 - Mundu Hotsak
Gaurkoan, Chavezen heriotzaren inguruko egoera deskribitu digu Mikel Aramendik. Horretaz gain, Mundubatek antolatutako zine zikloaren inguruan hitz egin dugu eta Amnistia Internazionala zein Askapenaren tarteak izan ditugu ere.
erlazionatua: 2011-11-21 - Mundu Hotsak 2011-12-20 - Mundu Hotsak
2013-03-05 - Mundu Hotsak
Gaurkoan, Euskal Herriarekiko elkartasun astea eta Tel Aviveko Maccabiren aurkako boicota izan ditugu mintzagai. Horretaz gain, ekialdeko Europako kronika eta nazioarteko iritzi zutabea izan ditugu ere.
erlazionatua: 2013-02-19 - Mundu Hotsak 2012-05-16 - Mundu Hotsak
2013-02-27 - Mundu Hotsak
Gaurkoan, Gdeim Izikeko ekintzaileen aurkako epaiketa izan dugu gai nagusia. Oiartzungo Sahararen aldeko elkarteko Esti izan dugu horretarako. Bestetik, Askapenak 2013ko brigadak aurkezten ari dela, Bolivian izandako brigadista baten elkarrizketa izan dugu, Horretaz gain, nazioarteko iritzi zutabea eskeini digu Mikel Aramendik.
erlazionatua: 2012-05-16 - Mundu Hotsak Ekialdeko Europako kronika
2013-02-19 - Mundu Hotsak
Gdeim Izikeko epaiketaren berri eman dugu lehenik eta behin: kondena gogorrak jaso dituzte epaitutako saharaui gehienek. Bestetik, Askpenaren brigadak aurkeztu ditugu. Azkenik, Palestinako desobedientzia zibila mugimendua ezagutu dugu eta Tel Aviveko Maccabiri prestatzen zaion boicota iragarri dugu.
erlazionatua: Askapena: Brigadak 2013-03-05 - Mundu Hotsak
2013-02-05 - Mundu Hotsak
Gaurkoan, Kimche Mapu irrati maputxe komunitarioko kide batekin izan dugu elkarrizketa. Bestetik, nazioarteko iritzi zutabea, Afrikako korrespontsalia eta arabiar udaberrien inguruko hausnarketa.
erlazionatua: 2012-09-26 - Mundu Hotsak Radio comunitaria Kimche Mapu
2013-01-30 - Mundu Hotsak
Balkanen inguruan Juan Etxenikerekin izandako elkarrizketaren 2. zatia entzun dugu gaur. Bestetik, Amnistia Internazionalaren tartean Ezkontza denentzat legea eta Maliko egoera aipatu dizkigu Germainek.
erlazionatua: Amnistia Internazionala: Maliri buruzko txostena 2012-06-27 - Mundu Hotsak








