Musika Klik
Musika Klik, Antxeta Irratia eta bere kolaboratzaileen hainbat musika saio izanen ditugu entzungai. Punk saioak, metal saioak, jazz saioak, musika agenda eta musikari ezberdinen kronika txikiak entzuteko aukera paregabea.
Bidasoa Attak
Euskal Herriko Jazzlariak
Jazzaren Orena
Metal Garrasia
Musika Agenda
2013-05-17 - Metal Garrasia
Gaurko saioa Delaware talde kataluniarrarekin hasten dugu, 2007. urtean sortzen dena eta momentuz disko bakarra aurkeztu diguna. Disko hau The MEtal Circus webgunean jarri dute doan deskargatzeko, 5 abestiz osatua dago eta Judas, Manowar eta horrelako talde klasikoen soinua berreskuratzen duena. "Little Big Horn" abestia horren adibidea dugu. Segidan Hamarkada ...
erlazionatua: 2013-03-01 - Metal Garrasia 2013-05-10 - Metal Garrasia
Luz de Putas taldearen Japoniako bira
Luz de Putas talde bidasotarra Japonian bira egin berri du. Taldeko bi kiderekin hitz egin dugu bira honen nondik norakoaz eta herrialde asiatikoan bizitako esperientziaz.
2013-03-21 - Bidasoa Attak
Gaurkoan pixkat gertuago ibiliko gara, eta Frantziako 77-82 punkari gainbegiratu bat botako diogu, entzungaien artean, TRUST, METAL URBAIN, STARSHOOTER, BULLDOZER, LES ABLETTES, OX, EDITH NYLON, VERMINES, GASOLINE, STRYCHNINE, BIJOU, LES FELES, LES ELECTRODES eta beste asko.
Ou lala Ttak !!
erlazionatua: 2013-02-15 - Bidasoa Attak 2013-03-18 - Bidasoa Attak
2013-05-10 - Metal Garrasia
Gaurko saioa Metal Sozialaren tartearekin hasten dugu, Bolu2 Death talde andaluziarrarekin. Talde honek estilo nahasketa bitxia proposatzen du, agresive metala, elektronika eta flamenko ikutuak uztartuz. Kaleratu berri duten Mastica Los Dientes bigarren estudioko lanetik "Sr Pobreza" abestia entzungo dugu. Ondoren, asteko nobedadeak izango ditugu Ares Kingdom, Unsouled, Blood Red Throne ...
erlazionatua: 2013-03-08 - Metal Garrasia 2013-04-12 - Metal Garrasia
2013-05-03 - Metal Garrasia
Gaurko saioan metal librearen tartearekin hasten gara, non Urizen amerikarrak ekartzen ditugu; hauen proposamenak frikismoa, bideojokoak, heavy metala eta umorea nahasten ditu, eta "A budding consciousness" abestia horren adibide argia da. Ondren, Euskal Metal Fest jaialdiari buruz hitz egingo dugu, Nocturnia, Hiverland, A.O.D., Esclavitud, Plowshare, Ethos, Blast Wave ...
erlazionatua: 2013-03-01 - Metal Garrasia 2013-03-15 - Metal Garrasia
2013-04-12 - Metal Garrasia
Gaurko saioa Power metal tartearekin hasiko dugu, aurreko asteko Avantasiaren haritik segituz Earthcry talde italiarraren proiektu berezia ezagutuko dugu, ez duena abeslari fijorik eta horren ordez Oliver Hartman edo Zak Stevens bezalako abeslarien kolaborazioa dauka "Where the road leads" bere lehen estudioko lanean, eta bertatik "Into the Asylum" abestia entzungo ...
erlazionatua: 2013-05-10 - Metal Garrasia 2013-03-01 - Metal Garrasia
2013-04-05 - Metal Garrasia
Gaurko saioan Power Metalaren Tartearekin hasten gara, Avantasia superbandaren “Mystery Of Time” disko berria aste honetan atera baita; beti bezela kolaborazioz gainezka eta musikalki “The Scarecrow” lanaren jarraipena dena; entzungo dugun abestia Invoke The Machine izango da. Asteko Makarrada bueltan dugu aste hontan, Mayhem talde mitikoari buruz mintzatuko zaigu Aitor ...
erlazionatua: 2013-03-01 - Metal Garrasia 2013-03-15 - Metal Garrasia
2013-03-29 - Metal Garrasia
Gaur ostiral santua izanik, saio berezia izango dugu non White Metal taldeak aurkeztuko ditugun. Hasteko Manafest rapero kanadiarra izango dugu bere rap rock proposamenarekin, baina "No plan B" abestian Crossfaith metalcore talde Japoniarreko Koie abeslairekin batera dator nahasketa interesgarria proposatuz. Bestetik The Showdown taldea dugu; hego-estatu batuetakoak izanik southern metalaren ...
erlazionatua: 2013-03-01 - Metal Garrasia 2013-05-17 - Metal Garrasia
2013-03-22 - Metal Garrasia
Gaurkoan Kudai taldeko Bortx eta Urtzi izan ditugu Antxeta Irratiko estudioan "Harezko Dorreak" laugarren lana aurkezteko. Taldearen orain arteko ibilbidea aipatzeaz gain gai ezberdinetaz aritu gara haiekin, eta lan berriko zenbait abeste ezagutzeko aukera izan dugu.
erlazionatua: 2013-03-08 - Metal Garrasia 2013-03-01 - Metal Garrasia
2013-03-18 - Bidasoa Attak
Saio benetan bitxia degu gaurkoan, Kanbodiako 60 eta 70. Hamarkadako rockandrolla, garagea, ska eta beste hainbat bitxikeri entzungo ditugu, abeslarien artean, ROS SEREYSOTHEA, SINN SISSAMOUTH, PAN RON, YOL AULARONG eta beste batzuk topatuko ditugu.
Cambodia let’s rock!!
erlazionatua: 2013-02-15 - Bidasoa Attak 2013-03-21 - Bidasoa Attak








