Pausumedia
Behe bidasoa eskualdean, euskarazko komunikabideak sustatzeko elkartea da, honekin batera, herri komunikazioarekin loturik dauden ildo ezberdinak zabaltzeko gunea dugu pausumedia.
Gure Kunka
Herrihotsak
Hitzaldiak
Hizkuntz eskolak
Ours et Carotte
2012-04-11 - Mundu Hotsak
Kolonbiako gatazkaz aritu gara Resumen Latinoamerikanoren eskutik. Bestetik, Askapenako tartea, Suizan ospatutako Kolonbiako gatazka konpontzeko bake konferentziaz eta Israeli Boycot kanpainaz aritu zaigu Fakun. Azkenik, Info7ren eskutik, Siriako gatazkaren inguruko iritzia izan dugu.
erlazionatua: Askapena: Kolonbiako gatazka konpontzeko konferentzia eta Israeli boycot kanpaina 2012-02-01 - Mundu Hotsak
2012-04-10 - Gonekin Ero Bero
Gaurkoan saio musikala izan dugu. Omara Potuondo abeslari kubatarraren bizitzan murgildu eta ordu batez bere abestiekin gozatu dugu.
2012-04-03 - Gonekin Ero Bero
Gonekinb Ero Bero saioan ikusiko gara!!!!!
erlazionatua: 2011-10-18 - Gonekin Ero Bero
2012-03-28 - Gure Kunka
La asociación Adiskidetuak nos trae hoy a Marieta que nos habla del proyecto Gizagune.
erlazionatua: 2011-12-14 - Gure Kunka 2011-11-30 - Gure Kunka
2012-03-28 - Mundu Hotsak
Charaguako prozesu autonomikoaz hitz egin digu Mundubateko Angeles Boliviatik. Fakunek Askapenako brigadentzako azken deialdia zabaldu du. Azkenik, Juanek Greziako independentzia egunean egondako istiluen berri eman digu.
erlazionatua: 2012-05-02 - Mundu Hotsak Mundubat: proceso autonómico de Charagua
2012-03-27 - Gonekin Ero Bero
Gaurkoan June Fernandez izan dugu gurean, Pikara magazine proiektuaz hizketan. Grebaren inguruan aritu gara baita ere eta amaitzeko Indomables dokumentala proposatu dugu kultur gomendio gisa.
2012-03-26 - Txingurri Hotsak
Uztaro kooperatibaren inguruan mintzatu zaigu Itziar. Bestetik, Auzolan ekimenaren tartean, batzarra eta baloreen krisiaz hitz egin dugu. Sendabelarren eta errezeta begetarianoen tarteak izan ditugu ere.
erlazionatua: 2012-03-05 - Txingurri Hotsak 2011-11-28 - Txingurri Hotsak
2012-03-21 - Mundu Hotsak
Arabiar iraultzetaz eta Siriako gudaz aritu gara Mikel Aramendirekin. Amnistia Internazionalaren atalan, nazioarteko justiziaz aritu zaigu Germain. Azkenik, Oier Bruselan izanen diren Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen aldeko ekimenaz, eta, ezkerreko alderdiak antolatutako gailur alternatiboaz mintzatu zaigu.
erlazionatua: 2011-10-19 - Mundu Hotsak 2012-04-11 - Mundu Hotsak
2012-03-19 - Txingurri Hotsak
Xixare baratze elkartea ezagutu dugu gaurkoan. Bestetik, Kantabrian kokatutako eta buztinez eraikitako Abrazo housen inguruan aritu gara. Auzolan ekimeneko Xenkik batzarraz hitz egin digu eta, azkenik, azenorioaren erabileraz aritu gara sendabelarren atalan.
erlazionatua: 2012-03-05 - Txingurri Hotsak 2012-03-26 - Txingurri Hotsak
2012-03-17 - Antxetamina
Jalgi Hadi Garaipenera! ekimenarekin bat egin dugu gaurkoan antxetaminan. Irungo gazteek martxoaren 31rako antolatu duten egun osoko egutaraua aipatu dugu, bai eta Urruñan martxoa osorako antolatu dutena. Horretaz gain, 29ko grebaren harira, krisiaren jatorriak eta irtenbideak mahai gainean jarri ditugu. Azkenik, Hondarbiko Gazte Asanbladak gaztetxearen beharra azpimarratzeko, tailer ezberdinak egin ...
Info+ erlazionatua: Txomin Sagarzazu, Euskara, Hezkuntza eta Gazteria Hondarribiko VI. Rally Sprint-a








